KRAUSSK!
2009an Mutrikun, Mutrikuko Rock Kolektiboan, sortutako metal talde gaztea gara. Gure abestietan hitz zuzen eta gordinez gain, erritmo pisutsu, bizi zein melodikoak aurki ditzakezue. Baina batez ere, oholtza gainean transmititzen dugun indarra da ikus-entzuleak geureganatzeko erabiltzen dugun arma.
Lehen kontzertuak eman ondoren, 2010ean UEK eta The Wet Band taldeekin batera egindako «Bidean Tour» izeneko biran Euskal Herriko agertoki ezagunagoetan jotzeko aukera izan genuen. Honen ostean, bateria-jotzaileak taldea utzi eta etenaldi labur bat egin genuen. Handik gutxira, bateria-jotzaile berria aurkitu eta abesti berriak sortzen hasi ginen.
2011ko abenduan maketa grabatu eta inoiz baino gogo eta amorru gehiagorekin, gure musika zabaltzera eta ZUEN HERRIETAKO AGERTOKIAK LEHERTZERA GATOZ!